Otxokin janari oneko taberna eta terraza xarmagarria baino askoz gehiago gara. Gizarte-proiektu bat gara, eta, elikagaien bidez, enplegu inklusiboa sortzen dugu askotariko pertsonentzat. Gure sukaldaritza esku eta kultura askoren isla da, horregatik gure zaporeak ere askotarikoak dira, biziak eta etengabe mugitzen direnak.

Hurbileko ekoizleekin lan egiten dugu, inguratzen gaituen ingurunearen ugaritasuna aitortuz eta baloratuz. Sukalde lasai baten aldeko apustua egiten dugu, denborak eta prozesuak errespetatzen dituena, gure mahaian esertzen den pertsona bakoitzarengana mimoz iristeko.

Barruko espazioaz eta terraza handiaz gain, lorategia ere badugu, kontzertuak, artisau-azokak eta komunitateari irekitako era guztietako ekitaldiak antolatzeko.

Otxokin, UBAn ostatu hartzen dutenei ez ezik, gozatzera etorri nahi dutenei ere eskaintzen dizkiegu ateak, dela Donostiakoei, dela hemendik pasatzen direnei.

Hurbildu Ametzagainara eta utzi harritzen.

Ondo jatea, giro ona eta arimadun proiektua. Zure zain gaude!