Pribatutasun Politika
Arduradunak identifikatzea
Suspergintza da tratamenduaren arduraduna. Harremanetarako datuak:
SUSPERGINTZA Elkartea Bilbon du egoitza soziala, Simón Bolívar 8B helbidean, eta G48264030 IFK zenbakia du. Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistroan izena emanda dago, AS/B/01018/1988 zenbakiarekin. Haren telefono zenbakia 944 008 060 eta helbide elektronikoa, berriz, lopd@suspergintza.net.
Tratamenduaren xedeak eta oinarri juridikoa
Xede orokorra
Tratamenduaren arduradunaren titulartasuneko datu-base batean bilduko dira webgunean topatuko dituzun formularioetan ematen dizkiguzun datuak, gure helbide elektronikora helarazten dizkiguzunak eta tratamenduaren arduradunarekin harremanetan zauden bitartean sortzen direnak, lagatzen dizkiguzun moduan.
Datuen tratamenduaren xedea zera da, erantzun edo kudeaketa egokia ematea erabiltzaileen eskaerei, kontsultei edo komunikazioei. Horrez gain, eskatu dituzunen tankerako gure zerbitzu gehiagori buruzko informazioa emateko baliatuko dira, baita gure erakundeak antolatutako ekitaldietara gonbidatzeko ere, baldin eta horretarako baimena eman badiguzu aurrez.
Tratamendu honen oinarri juridikoak hauek izango dira: tratamenduaren arduradunarekin duzun kontratu-harremana eta ohar hau onartzean ematen duzun baimena.
Irudien tratamendua
Tratamenduaren arduradunak argazki eta bideoekin dokumentatzen ditu antolatzen dituen ekitaldi publikoak, informazioa zabaltzeko kanal publikoetan publizitatea egitea, hala nola webgunean, Suspergintzak sortuta dauzkan sare sozialetan, argitalpen propioetan edo prentsan. Atal honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko, kontsultatu Suspergintzaren webgunea.
Irudion tratamendua eragindako pertsonen baimenak legitimatua da, betiere, maiatzaren 5eko 1/1982 Legearen 8. artikuluak dioena betez (ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideari buruzkoa).
- Oro har, ez dira hartuko intromisio bidegabetzat agintari eskudunak legearen arabera baimendu edo erabakitako jardunak. Gauza bera gertatuko da, interes historiko, zientifiko edo kultural garrantzitsua nagusitzen denean.
- Bereziki, norberaren irudirako eskubideak ez du eragotziko:
- Edozein bide erabilita pertsonen irudiak hartzea, erreproduzitzea edo argitaratzea, pertsona horiek kargu publikoa edo entzute handiko lanbidea nahiz garrantzi publikoa dutenean, eta irudiak jasotzen direnean ekitaldi publikoan edo jendaurrean zabalik dauden tokietan.
- Pertsona horien karikatura, erabilera sozialarekin bat.
- Gertaera edo jazoera publiko baten gaineko informazio grafikoa, pertsona jakin baten irudia bigarren mailako gisa agertzen denean.
Hori hala, a) eta b) letretan aurreikusitako salbuespenak ez zaizkie aplikatuko funtzio jakin batzuk betetzen dituzten pertsonei edo agintariei, baldin eta egiteko horien ezaugarriek egilearen anonimotasuna behar badute.
Hartzaileen kategoriak
Aurreko xedeak betetzeko, honako hauek izango dituzte eskura datuak:
- Tratamenduaren arduradunaren zuzendaritzak behar bezala baimendutako langileek.
- Eskariari erantzuteko beharrezkoak diren hornitzaileek.
- Administrazio publikoak, bere eskumen-esparruan.
Eta, zehazki, interesatuak betetzen dituen formularioetan adierazitako hartzaileek.
Informazioa gordetzeko epea
Tratamenduaren arduradunak klausula hau onartuta ematen den baimena ukatu arte gordeko du informazioa.
Eragindako pertsonaren eskubideak
Eskubidea duzu zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamenduaren aurka egiteko, haien eramangarritasuna eskatzeko, erabaki indibidual automatizatuetan ez biltzeko eta emandako baimena erretiratzeko.
Eskubide horiek baliatzeko, idatzi zuzenean Suspergintzara, Simón Bolívar, 8B, 48010 Bilbao (Bizkaia) helbidera, deitu 944 008 060 telefono-zenbakira edo bidali email bat lopd@suspergintza.net helbide elektronikora, goiburuan «DATUEN BABESA» zehaztuta.
Erreklamatzeko eskubidea
Datuak Babesteko Euskal Agentzia arduratzen da informazioaren tratamenduari buruzko arauak zuzen aplikatzen direla egiaztatzeaz. Honako helbide hau dauka: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 7, 3, 01008 Vitoria-Gasteiz.
Interesdunaren obligazioak
Interesdunak informazio egiazkoa eta eguneratua eman beharko du datuak biltzeko prozesu guztietan, eta hura izango da obligazio hori urratzearen arduradun bakarra.
Datuak biltzeko formularioetan, markatuta daude nahitaez eman beharreko datuak, interesdunak egiten duen eskaeraren arabera. Datu horiek ez emateak jardueran parte hartu ezin izana ekar dezake, edo eskatzen den zerbitzua ezin emana ere bai.
Profilak egitea
Batzuetan, ezinbestekoa da hartzaileen profilak egitea, tratamenduaren arduradunaren helburuak betetzeko, eta, batez ere, arreta pertsonalizatuagoa, zorrotzagoa eta efikazagoa eskaintzeko erabiltzaileari. Inola ere ez dira prestatzen profilok modu erabat automatizatuan.
ERABILTZAILEAREN BAIMENA
Datuak biltzeko formulario guztietan ageri den «ONARTU» botoiari ematean edo posta elektronikoz mezu bat helaraztean, ulertzen da erabiltzaileak onartzen dituela ezarritako baldintzak.
Datu pertsonalak Suspergintzaren administrazioko datu-base orokorrean gordetzen dira, eta, kasu guztietan, beharrezko neurri teknikoak eta antolaketakoak bermatuko ditu, tratatzen duen informazioaren osotasuna eta segurtasuna bermatzeko.
SEGURTASUNA
Datu-base orokorrak nahitaezko segurtasun-dokumentu bat du, eta eskura dituen bitarteko tekniko guztiak ezartzen ditu ematen dizkiguzun datuak galtzea, desegoki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko.
Datu pertsonalen tratamendua egokiturik dago datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoan ezarritako araudira, baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak zehaztutakora ere.
COOKIEAK ETA DATU ESTATISTIKOAK JASOTZEA
Erabiltzaile batek webgune honetan nabigatzean, Internet hornitzaileak esleitutako IP helbidearen arrastoa uzten du. Helbide hori barne-xedeetarako bakarrik baliatzen da, hala nola atariko sarreren estatistikak egiteko. Webgune hau erabiltzeko, baliteke cookieak baliatzea. Erabil daitezkeen cookieak ordenagailu jakin baten nabigatzailearekin bakarrik lotzen dira (erabiltzaile anonimo bat), eta ez dute erabiltzailearen inolako datu pertsonalik ematen berez. Webgune honek hainbat cookie mota erabil ditzake:
- Analisi-cookieak: haiei esker, erabiltzaileen kopurua zenbatesten da, eta erabiltzaileek gure webgunea zer nola erabiltzen duten neurtzen eta aztertzen da estatistikoki; halaber, erabiltzaileek orriotan eta gure aplikazioetan egindako nabigazioen profilak egiten dira, hobekuntzak txertatzeko.
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgunean nabigatzea ahalbidetzen dute, eta webguneak eskaintzen dituen aukerak edo zerbitzuak baliatzea; esaterako, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide murriztuko zatietara jotzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoraraztea, eskaera bat erosteko prozesua egitea, ekitaldi batean parte hartzeko edo izena emateko eskera egitea, segurtasun-elementuak baliatzea nabigazioan zehar, edo edukiak biltegiratzea, zabaltzea eta/edo partekatzea.
Erabiltzaileak aukera du nabigatzailea konfiguratzeko, cookieak hartzean pantaila oharra atera dakion eta disko gogorrean instalatu ez daitezen. Nabigatzaile guztiek uzten dute aldaketak egiten, cookieen konfigurazioa desaktibatzeko. Doikuntza horiek eskuarki nabigatzailearen menuko «Aukerak» edo «Lehentasunak» ataletan egoten dira. Ondoren, nabigatzaile bakoitzaren estekak topatuko dituzu, argibideei jarraituz cookieak desaktibatu ahal izateko:
- Explorer: https://support.microsoft.com/es-es/help/17442/windows-internet-explorer-delete-manage-cookies
- Firefox: http://goo.gl/F5pHX
- Chrome: http://support.google.com/chrome/bin/answer.py?hl=es&answer=95647
- Safari: http://support.apple.com/kb/ph5042
- Opera: http://www.opera.com/help/tutorials/security/privacy/
Nolanahi ere den, jakinarazten dizugu balitekeela cookieren bat desaktibatuta egonez gero webgune honetan eskainitako zerbitzuren bat edo nabigazioa galaraztea edo zailtzea.
IP HELBIDEEN ERABILERA
Gure ustez interesgarri izan dakizkizukeen bitartekoak errazago topatzeko, beste webgune batzuetara bideratzen duten estekak topatuko dituzu gure atarian. Pribatutasun-politika hau gure webguneari bakarrik aplikatzen zaio. Tratamenduaren arduradunak ez du bermatzen politika hau beste webgune batzuetan betetzea, eta ez du bere gain hartzen atari honetako esteken bidez eskuratutako ezeren ardura.
Halaber, domeinuaren titularrak ere ez du erantzuten hirugarrenen beste webguneen legezkotasunaren aurrean, nahiz eta webgune honetatik sartu haietara.