NO UBA HOSTEL

Nola iritsi autoz, autobusez, trenez…

Uba Hostelera nola heldu

 

Uba Hostel Donostiko Ametzagaina parkean kokatua dago. Ingurune natural eta zoragarri batean dago. Gure Hostelean, autoa aparkatuta utz dezakezu; izan ere, doako aparkalekua dugu eta hiriko erdigunetik garraio publikoan 20 minutura bakarrik gaude.

Helbidea

Uba bidea, 43
20014 Donostia (Gipuzkoa)

GPS posizioa

N: 43.30797572776293
W: -1.954805662259636

NOLA IRITSI AUTOZ

A8, AP1 eta N1 errepideetatik ez dago hirigunera iritsi beharrik. Frantzia-Donostia noranzkoan baldin bazatoz, Gi-40 adarra hartu behar duzu, N-I/Altza/Donostia Ekialde/Intxaurrondo noranzkoan, eta Gi-40 errepidera sartu Hernani/Martutene noranzkoan, Sarrueta biribilgunera heldu arte. Biribilgunean bertan adierazita dago aterpetxera joateko bidea (atzealde horia duten seinaleak).

Madrid- Donostia noranzkoan baldin bazatoz, Andoainen Gi-41 autobide berria hartu behar duzu, Martutene, 27 Industrigunera arte eta Sarrueta biribilgunean adierazita dago aterpetxerako bidea (atzealde horia duten seinaleak).

Hirian, Pio XII.a plazatik (Amara auzoa), seinaleek (atzealde horia dute) adierazten dute aterpetxerainoko bidea (Pio XII – Anoeta futbol-zelaia – Loiola auzoa – Txomin Enea – Uba bidea).

AIREPORTUETATIK NOLA IRITSI
  • Biarritzeko aireportua – Donostia
    PESA konpainiaren zuzeneko autobusa dago egunero 15:30ean (www.pesa.net).
    Donostiako autobus-geltokira 16:15ean heltzen da (aurrez kontsultatu autobus-geltokira iristeko ordutegia, urte-sasoiaren arabera aldatu egin baitaiteke).
    Ordutegi hori ez badator bat zure iritsierarekin, beste aukera bat dago Hendaiatik.
  • Biarritzeko aireportua – Hendaia – Donostia
    ATCRB konpainiaren 876 edo 875 linea erregularrek aireportua eta Hendaiako tren-geltokia lotzen dituzte.
    Euskotreneko geltokian (TGV geltokiaren alboan), Donostiako INTXAURRONDO geltokira doan trena har daiteke (www.euskotren.es).
    Tren-geltokitik ateratzean, bi erraiko bidea gurutzatu behar duzu (Otxoki pasealekua), eta ezkerrera jo, Ametzagaina parkera sartu arte. Oinezkoentzako seinaleak (berdez) adieraziko dizu gure aterpetxeraino iristeko bidea (10 minutu).
  • Donostiako aireportua (Hondarribia – Donostia)
    E21 autobus-zerbitzua dago aireportutik hiriaren erdiguneraino, eta Gipuzkoa plazan gelditzen da (www.ekialdebus.net). Gipuzkoa plaza Bulebarraren eta Askatasun hiribidearen artean dago. Askatasun hiribidetik ateratzen da 33. autobusa eta Otxoki pasealekuan gelditzen da. Geltokiaren eskuin aldean dago Ametzagaina parkeko sarrera. Parkearen sarreran, oinezkoentzako seinaleek (berdez) adierazten dute gure aterpetxera iristeko ibilbidea (10 minutu).
  • Bilboko aireportua (Loiu – Donostia)
    Donostiako geltokira iristen den PESA konpainiaren (www.pesa.net) zuzeneko autobus-zerbitzua dago. 1 ordu eta 50 minutu irauten du. Geltokian, hurrengo ataleko pausoak jarraitu (Donostiako autobus-geltokira iristea).
NOLA IRITSI AUTOBUS EDO TREN GELTOKITIK (RENFE)

1. AUKERA
Lurrazpiko autobus-geltokitik edo tren-geltokitik ateratzean, Maria Kristina zubiaren alboan egongo zara. Gurutzatu Maria Kristina zubia eta ibili bost minutu Askatasunaren hiribideraino. Hartu Askatasunaren hiribidea 21 geltokian geratzen den 33. autobusa eta jaitsi Otxoki geltokian. Otxoki pasealekutik, hartu ezkerrean dagoen bidea, haur-parkearen atzean. Bide hori marra zuriekin margotuta dago eta parkea gurutzatzen du aterpetxearen atzealdean dagoen aldapara iristeko. 5 minutu dira oinez.

Autobus-txartelak 1,70€ balio du eta azken autobusa 21:20an ateratzen da erdigunetik.

2. AUKERA
Gurutzatu tren-geltokiaren azpian dagoen lurrazpiko tunela. Tunel horrek Mandasko dukearen pasealekuraino eramango zaitu. Hartu 9. autobusa Tabakalerako geltokian. Jaitsi Galizia 28 geltokian eta segi oinez Gaztela kaletik Otxoki pasealekura iritsi arte. Gurutzatu zebra-bidea eta hartu ezkerrean geratzen den bidea, haur-parkearen atzean. Bide hori marra zuriekin margotuta dago eta parkea gurutzatzen du. Punturik altuenera iristean, hartu erdiko bidea, eta jaitsi aterpetxearen atzeko aldapa. 5 minutu dira oinez.

Autobus-txartelak 1,70€ balio du eta azken autobusa 23:00etan ateratzen da Bulebarretik.

Hemen duzu mapa orientatzen laguntzeko:

HIRITIK NOLA IRITSI

Hiriko hainbat puntutatik (Easo plaza, Anoeta futbol-zelaia, Loiola, Herrera) hel daiteke Green Nest Donostia- Uba Aterpetxera, Donostiako trenaren linea berritik (helmuga-geltokia=INTXAURRONDO).

Tren-geltokitik ateratzean, bi erraiko bidea gurutzatu behar duzu (Otxoki pasealekua), eta ezkerrera jo Ametzagaina parkera sartu arte. Oinezkoentzako seinaleak (berdez) adieraziko dizu gure aterpetxeraino iristeko bidea (10 minutu).

Askatasun hiribidetik ateratzen da 33. autobusa eta Otxoki pasealekuan gelditzen da. Geltokiaren eskuin aldean dago Ametzagaina parkeko sarrera.

Parkearen sarreran, oinezkoentzako seinaleek (berdez) adierazten dute gure aterpetxera iristeko ibilbidea (10 minutu).

Amaran, Madril hiribidearen 10 zenbakian dago Otxoki pasealekuarekin lotzen duen 24 autobusaren geltokia. Geltokiaren eskuin aldean dago Ametzagaina parkeko sarrera.

Parkearen sarreran, oinezkoentzako seinaleek (berdez) adierazten dute gure aterpetxera iristeko ibilbidea (10 minutu).

Donostian garraio publikoan mugitzea

AUTOBUSA

Donostia osoan dauden Dbus lineei esker, aterpetxearen ateraino iritsiko zara.

TRANBIA

Donostiako trenak hiria punta batetik bestera lotzen du ibilbidea erosoago bihurtuta.

TRENA

Donostiak hiri osoa zeharkatzen eta inguruekin lotzen duen tren-sare modernoa du.