OTXOKI TABERNA

Igo Ametzagaina ingurura eta utzi harritzen.

Aterpetxearen alboan dagoen Otxoki tabernak behar duten zerbitzua eskaintzen die gure bezeroei.

Lokal balioaniztuna da; gosari bikainekin has dezakegu eguna bertako terraza handian, aperitiboaz edo abangoardiako kutsuko sukaldaritza tradizionaletik egindako eguneko plateraz gozatu ahal izango dugu, eta azkenik kafearekin edo kopa lasai batekin amaitu dezakegu eguna, naturaz inguratuta eta aire librean.

Otxokin ez ditugu UBAn dauden pertsonak eta taldeak soilik artatzen, haien beharrak estaltzeaz gain, donostiar edo bisitari guztientzat ere zabalik dago.

Igo zaitez Ametzagainara eta ezusteko atsegina jasoko duzu.

Ekitaldiak, ospakizunak eta irudikatzen duzun guztia:

Ostalari gisa dugun gure ibilbide luzea ingurune natural eta lasaiarekin uztartu dugu, eta, horregatik, zure ekitaldiak eta ospakizunak antolatzeko lehentasunezko aukera izango da Otxoki.

Uba Hostelen instalazioak izanik, lunch bat, kaferako atsedena edo gosaria eskaini diezaiokegu zure lantaldeari edo primeran atera behar den aurkezpen horretarako mokadutxoa.

Baina familiarekin edo lagunekin egiteko otordu lasaiago bat nahi baldin baduzu, lorategira begira dagoen gure jantokia eta gure profesionalen lantaldea arduratuko dira otordu hori une ahaztezin bihurtzeaz.

Dog Friendly

Badakigu gure lagun iletsuak zer garrantzitsuak diren guretzat. Ez izan zalantzarik eta etor zaitez zure adiskidearekin Otxokira.