Talde eta enpresentzako ostatua

Taldeentzako eta enpresentzako baldintza bereziak

Tamaina, aparkatzeko erraztasuna, jatetxe-zerbitzua eta barneko zein kanpoko instalazioak direla eta, Uba Hostel ezin egokiagoa da talde eta enpresentzat.

Aterpetxeak egonaldi pertsonalizatuak eta beharretara egokitutako zerbitzuak eskaintzen ditu taldeentzat, kirol-taldeentzat, enpresentzat, kolektiboentzat edo ikastetxeentzat. Biltzeko espazioa, kaferako atsedena egiteko lekua, bruncha terrazan, egokitutako ordutegia…

Hori guztia zuhaitzez eta lorategiz inguratuta eta autobus-konexioekin.

Ez izan zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan zure taldearentzako pertsonalizatutako egonaldia/ekitaldia diseinatzeko.

Talde eta enpresentzako zerbitzuak

Uba Hostelek zure talde edo enpresarentzako instalazioak eta zerbitzu sorta bat eskaintzen ditu.

Logela osoak zure talde edota enpresarentzat erreserbatzeko aukera eskaintzen dizugu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko 943 047 277 telefonoan.

Logelak

1, 2, 4 eta 6 pertsonakoa

Doako parking-a

Auto eta autobusendako

Doako Wi-Fia

Hostel osoan

Harrera

24 orduz eskuragarri

Jatetxea

gosaltzea, bazkaltzea eta afaltzea

Taberna - Terraza

parkeko bistekin

Informazioa

Informazio turistikoa

Ostalaritza

zerbitzu pertsonalizatuak

Kirolak

kirol-instalazioak

Lorategiak

zuek erlaxatzeko

Ostalaritza-zerbitzuak

Uba Hostelek ostalaritza-zerbitzuak eskaintzen dizkizu (bazkariak, afariak, cofee break, lunch-ak…), zure taldearen edo enpresaren beharretara egokituta.

Kontaiguzu zer behar duzun zure talde edo enpresarentzat

Zure taldearentzat bidaia bat prestatzen ari zara? Zure enpresarentzat ostatua eta bilera-gelak behar dituzu? Jakin nahi duzu zer eskaintza eskaini ahal dizuegun? Jakin nahi duzu gure prestasuna data jakin batzuetan? Galde iezaguzu eta 24 orduko epean erantzuteko konpromisoa hartzen dugu.

Helbidea

Uba bidea, 43
20014 Donostia (Gipuzkoa)

14 + 6 =

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa:
“Datuak babestearekin lotuta indarrean dagoen araudiak xedatutakoa betez, formulario honen bidez jasotako datu pertsonalak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko ditu. Hura izango da tratamenduaren arduraduna eta informazioa DONOSTIA SUSTAPENAk (tratamenduaren eragile gisa) eta SUPERTU SLk (tratamenduaren eragileorde gisa) kudeatuko dute. Tratamenduaren helburua da zure informazio-eskaera eta/edo kontaktua formulario honen bidez izapidetzea eta kudeatzea.
Tratamenduaren zilegitasun-oinarria Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Araudi Orokorraren (DBAO) 6.1.e) artikulua da: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren alde egindako misio bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak gauzatzeko.
Ez dago aurrez ikusita hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharra dagoenean izan ezik, eta ez dago aurrez ikusita datuen nazioarteko transferentziak egitea.
Tratamendu honen helburu diren datu pertsonalak horiek jasotzeko helburua betetzeko eta datuen tratamendutik eta helburu horretatik erator daitezkeen erantzukizun posibleak zehazteko beharrezkoa den denboran jasoko dira. Aplikagarria izango da artxiboen eta dokumentazioaren araudiak xedatutakoa.
Datuak zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak zein datuak babestearekin lotuta indarrean dagoen araudian jasotako beste eskubide batzuk erabili ahal izango ditu. Horretarako, dagokionean, idatzia bidali beharko du Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzura: Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia, gaian Datuen Babesa erreferentzia gehituta. Bestela idatzia Egoitza Elektronikoare bidez bidali beharko du.
Eskubideak erabiltzean behar bezalako arretarik eskaini ezean, erreklamazioa aurkeztu ahal izango da Datuak Babesteko Euskal Bulegoan. Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71 – 3. solairua – 01008–Gasteiz. Dena den, lehenengo eta behin, Datuak Babesteko Donostiako ordezkariaren aurrean aurkeztu ahal izango du: dbo@donostia.eus”.